Kantauriko Antxoa

Kantauriko Antxoak zuzenean itsasontzian erosten dira, antxoa freskoa eta tamaina onekoa soilik aukeratuta. Latoi tradizionaletan ontziratu eta ontzen dira, gutxienez 20 hilabetean. Antxoa fileteak modu tradizional eta artisauan eratzen dira. Antxoa on baten lanketan hiru faktore hauek izan behar dira kontuan: luzaroan ontzen lagatzea, tenperatura natural baina kontrolatuan; antxoa gazitua egoki garbitzea, gatz-maila doia izan dezan; eta, azkenik, taxuz egindako fileteatze-lana, hezur eta bizar guztiak ondo kenduta.

Hegaluzea

Hegaluzea Bizkaiko Golkoan arrantzatzen da udako hilabeteetan. Arrantza-tresna tradizionalen bidez arrantzatzen da, itsas erreserbak errespetatzen dituzten itsasontziek arrantzatzen dute, arrantza-gestio jasangarria erabilita. Hegaluzerik freskoenak zorrotz aukeratu ostean, zatitu egiten dira eta mendrezka apartatzen da, trontzoak egosi egiten dira eta azala kentzen zaie, lan hori urteetako esperientzia duten eskuek egiten dute. Behin trontzoak garbi izanda, “aiztoz” ebakitzen dira eta oliba olioarekin ontziratu.

.

Kantauriko Bokartak

Zuzenean itsasontzian erosten dira eta freskoenak eta tamainaz ederrenak aukeratzen dira. Bokarten garbiketa modu artisauan eta eskuz egiten da, gure etxeko produktu guztiak egiteko erabiltzen den mimo berarekin, eta guztiz garbitzen dira, hezur, tripa eta bururik gabe lagata. Bokartak ardo-ozpin berezi batekin marinatzen dira eta, amaitzeko, Espainiako hegoaldeko oliba olio ederrarekin ontziratzen dira.

Beste produktu gourmetak

Gure sukaldean egiten diren beste produktu gourmet ugari ditugu: euskal gastronomiako platerak (txipiroiak tintan eta kipularekin), pastelak (itsas kabra, hegaluze edota txangurroz egindakoak), ganba-, bokarte-, hegaluze- eta antxoa-mousseak eta beste zenbait espezialitate (atuna, sardina txikiak, muskuiluak edota berberetxoak).

.

Eskuz egindako kroketak

Kroketa aukera zabala dugu, zaporerik klasikoenak eta baita zapore berriak ere: urdaiazpikoa, bakailaoa, solomoa, karabineroa, odolkia, Casarreko gazta eta izokin ketua. Kroketak eguneko esne freskoarekin egiten ditugu, bexamel gozo eta fina eratuz. Geure sukaldean egiten ditugu, eskuz eta asko mimatuta.

.