Gure historia

Yurrita Kontserbak 1867an sortutako familiarteko enpresa da. Bere hastapenetan, eskabetxean eta salazoian ondutako arrainak prestatu eta Mutrikutik  Espainiako beste zenbait lekutara eramaten zituzten saltzera, zaldi-gurdiak erabiliz garraiatzeko. Yurritatarren etxeko sotoan hasi ziren lanean.  “Mauleon Etxea” izeneko eraikin hark oraindik bertan dirau. Espainiako gaur egungo arrain-kontserba lantoki guztien  artean, eraikin horixe izango da, ziurrenik, zaharrena.

José Miguel Mauleón jaunak sortu zuen enpresa, familiaren etxebizitzan bertan, “Mauleon Etxean”. Jose Manuelen alaba, Francisca, Agapito Yurritarekin ezkondu zen, bigarren belaunaldia eratuz, eta horixe izan zen Yurrita familiaren hasiera kontserba eta salazoiaren industrian. Bost generazioren ostean, eta ia 150 urteko historiarekin, Yurrita Euskal Herriko arrain-kontserba lantokirik zaharrena da eta Espainiako elikagai-industria zaharrenetarikoa, martxan jarraitzen dutenen artean.

1950ean, Alfoso Yurrita Zumalabe jaunaren eskutik Yurrita atzerriko merkatura zabaldu zen. Exportazioa ezinbestekoa izan zen enpresaren garapenerako gerraosteko urte gogor haietan. Exportazio lan horri esker, gaur egun, enpresak munduko 60 estatu baino gehiagotan ditu bezeroak.

Gaur egun Yurrita Group-ek produktu gourmet ugari egiten ditu. Enpresako produktu izarrak Kantauriko Antxoa eta Hegaluzea izan arren, eskuz egindako kroketak eta euskal gastronomiako zenbait produktu ere prestatzen dituzte, hala nola, itsas kabra-, txangurro- eta hagaluze-pastelak edota txipiroiak tintan eta tipularekin.

Arrantza tradizionala

Yurrita Group-ek arrantza-modu tradizionalak jarraituz arrantzatutako lehengaiak erabiltzen ditu, Itsas erreserbak errespetatuz eta arrantza gestio jasangarria eginez. Elaborazioa eskuz eta artisau eran egiten da, aukeraketa prozesutik hasi eta ontziraketa prozesura artekoa zainduta.

Yurrita munduan

Yurrita 1950eko hamarkadan hasi zen atzerriko merkatuan saltzen, eta exportazioa garrantzitsua izan zen enpresaren garapenerako gerra osteko urte gogor haietan. Exportatze-lan horri esker, gaur egun, enpresak bezero-sare zabala du munduan zehar.

Gure etxea

Gure enpresa familia txikia da, belaunaldiz belaunaldi arrain-kontserba lanetan aritu garen 100 bat lagunek osatzen duguna. Mutrikun (Gipuzkoa) kokatuta gaude, kontserba tradizio handiko herria eta itsasoari betidanik lotua.